Udalak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu beste sei elkarterekin

Aiurri 2021ko api. 1a, 07:07

Urteari ekitearekin batera, Unietako Udalak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu herriko beste 6 elkarterekin. Horiek hilaren erdialdean sinatutako 8 hitzarmenei gehitzen zaizkie, eta horiekin guztiekin  haien jarduerak garatzeko eta urteko programazioa gauzatzeko behar dituzten kopuruak eta baliabideak luzatzen zaizkie.

Honako hauek izan dira hitzarmena sinatu duten azken sei elkarteak: Egape Dantza Taldea, Etxeberri Plazako Auzokideen Elkartea, Poxta Zahar, Xoxoka-Goiburu Auzo Elkartea, Eguzkia Elkartea eta Xoxoka Motor Kirol Elkartea.

Ekitaldian aipatutako elkarteetako ordezkariak izan dira, Jorge Segurado alkatearekin eta David Rosco Sustapeneko zinegotziarekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!