Onddira igoko dira aurki urnietarrak, euskal presoen alde

Aiurri 2021ko api. 6a, 12:22

Euskal Herriko 650 tontorretan euskal presoen etxeratzearen aldeko oihua ozen zabaltzeko deialdia egin du Sarek. Hala, Urnietan, Onddi mendira igoko dira maiatzaren 8an. 

Aldez aurretik izena eman zenutenek, ez dute zertan berriro egin. Eman ez zenutenek, berriz,  Sareren web-orrian egin dezakete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!