Ireki da hainbat esparrutan diru-laguntzak eskatzeko epea

Aiurri 2021ko api. 9a, 12:31

Ireki da kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko
jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 18an egindako ohiko bilkuran onartu zituen oinarri arautzaileak. Dagoeneko argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Dirulaguntzak honako jarduera hauetarako eskatu ahalko dira:

I. eranskina: jaietan nahiz urteko beste edozein garaitan garatzen diren kultura, aisia, kirola, haurreria, eta gazteriarekin loturiko ekintzak eta jarduerak.

  • Epea: 2021eko apirilaren 23an bukatuko da.

II. eranskina: musika grabazio amateurrak.

  • Epea: 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

III. eranskina: eliteko kirolariak

  • Epea: 2021eko apirilaren 23an amaituko da.

IV. eranskina: aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak euskaraz

  • Epea: 2021eko irailaren 1etik 30era.

V. eranskina: euskarako ikastaroetako matrikula

  • Epea: 2021ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

VI. eranskina: HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak.

  • Epea: ikasturteko lehenbiziko lauhilekoan soilik matrikulatuta egon direnek dirulaguntzaren eskaera 2021eko apirilaren 23 arte aurkeztu ahal izango dute, eta gainontzeko guztiek berriz, eskaera 2021eko uztailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute.

VII. eranskina: Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak.

  • Epea: 2021eko uztailaren 1etik 30era.

VIII. eranskina: establezimendu komertzialetako errotuluak euskaraz jartzea.

  • Epea: Errotulua jarri ondorengo 90 egunen barruan egin behar da eskaera. Ordainagiri edo fakturaren data hartuko da estreinako egun moduan.

Xehetasun gehiago Urnietako Udalaren Webgunean eskuragai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!