Sare herritarra ekimenaren mobilizazio berria

Aiurri 2021ko api. 17a, 09:00

Maiatzaren 8an Onddira igotzeko deitu dituzte urnietarrak, presoen eskubideen defentsan.

COVID-19 izurritea dela medio, Euskal Herri mailako deialdia atzeratu beharrean izan ziren. Maiatzean saiakera berria egingo dute. Orduko hartan bezalaxe, ekiteko arrazoiak ez direlako aldatu. Hauxe Sareren argudio nagusia, euskal presoak herritaratzearen defentsan: "Euskal jendartearen eta instituzioen adostasuna dugu preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko. Ozen esan dugu, Euskal Presoak Euskal Herriratzeko garaia dela. Bestetik, Madrili dagokionean, Gobernuan diren alderdiek egoera honekin amaitzeko adostasuna agertu dute behin baino gehiagotan, izan EHko instituzio ezberdinen baitan, edota Madrilgo gobernukideek eginiko adierazpenen bitartez. Beraz, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Egoera honek ezin du gehiagoan luzatu. Presoek Euskal Herrian egon behar dute eta prozesua garatu behar dute gradu progresioa eginez. Senideek ere ezin dute euren bizia errepidean arriskuan jartzen jarraitu, ez eta espetxean duten senidea ikusi eta ukitu gabe urte erdia igaro, motxiladun haurrei Covid-19a dela eta gertatu zaien moduan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!