Jokin Lizeagaren denborarekin abiatutako porraren irabazleak

Andoni Urbistondo 2021ko api. 22a, 11:17

Javier Legarretak, Joxe Fagoagak eta Juan Mari Esnaolak irabazi dute Kantoi tabernako porra.

101 lagunek eman zuten izena Kantoi tabernak Jokin Lizeagak ‘Ezina ekinez egina’ mendi lasterketa osatzen pasako zuen denbora asmatzeko. Larunbatean plazan bildutako asko kronoari begira zeuden, korrikalariari baino, irabaziko zuten sari puskarekin amesten: Gazta, saltxitxoi eta txorizo bana, eta ardo eta garagardo lote bat. Legarreta, Fagoaga eta Esnaola izan dira garaileak. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!