Karmele Mitxelenak, Irati Etxeberriak eta Irene Albizuk irabazi dute Antia literatur lehiaketako sari nagusia

Aiurri 2021ko api. 26a, 10:25

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXVII. edizioko sari-banaketa ekitaldia izan zen atzo Saroben, eguerdiko 12:00tan. Aurtengo edizioko irabazleak Karmele Mitxelena, Irati Etxeberria eta Irene Albizu izan dira. 

Lorea Intxausti aktoreak aurkeztu zuen ekitaldia. Bestalde, literaturak dantza zein musika izan zituen lagun: Ana Belen Garciaren, Thierry Biscary-ren eta Mixel Ducauren doinuak gorpuztu zituen Aukeran Dantza Konpainiak

Honako hauek izan dira, oro har, aurtengo sarituak:

Haurren kategoria

1. Saria (tablet bat): Irene Albizu Medrano “Ortzadar berri bat” idazlanarengatik.
2. Saria (ebook bat): Nina Lopez Rodriguez “Argazki kamera” idazlanarengatik.
3. Saria (ebook bat): Iker Aranburu “Igogailu zoroa” idazlanarengatik.

Gazteen kategoria

1. Saria (500 euro): Irati Etxeberria Lasa “Galtzearen alde onak” idazlanarengatik.
2. Saria (300 euro): Maddi Arrieta Etxeberria “Igerileku azpiko munstroa”
idazlanarengatik.
3. Saria (150 euro): Eider Lizaso Lopez “Basamortuko etxea” idazlanarengatik.

Helduen kategoria

1. Saria (1.800 euro): Karmele Mitxelena Etxebeste “Zena” idazlanarengatik.
2. Saria (1.000 euro): Igor Mercado Azcuenaga “Arnasguneak” idazlanarengatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!