Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen asteburuan Urnieta Quel Abogados taldeak

Aiurri 2021ko api. 26a, 10:42
Amaya Gallego, Urnieta Quel Abogados taldeko jokalaria. UKE

Bi partida eta bi garaipen Urnietako senior eta jubenil mailako taldeentzat. Biak ala biak, partida garrantzitsuak, lidergotza eusteko lehian.

Igande goizean senior mailako emakumezkoek partida garrantzitsua irabazi zuten Tolosaren aurka (21-13). Urnietarrek partidaren garrantziaz jakitun ziren, izan ere, tolosarrak aurkari zuzenak ziren, lidergotza eskuratzeko lehian. Partida 20. minuturarte berdindua izan zen, baina urnietarrak erasoan eta defentsan asmatzen hasi ziren. Lan handia egin zuten, lidergotza eskuratzeko eta bermatzeko lehian. Hala ere, Ereintza taldearen emaitzen zain geratu beharko dute, partidu bat gutxiago jokatu baitute. 

Jubenil mailako emakumezkoek bigarren garaipena eskuratu zuren Ordizia Eskubaloia taldearen aurka (31-27). Urnietarrek lehen minututik maila bikaina erakutsi zuten eta aurkariei alde handia atera zien. Partidak aurrera egin ahala, bi taldeen arteko aldea gutxitzen joan zen. Hala ere, azken txanpan, berriro ere erasokor lehiatu ziren, garaipena eskuratuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!