Odol-ematea, maiatzaren 6an

Aiurri 2021ko api. 26a, 11:14

Odola emateko saioa izango da maiatzaren 6an, Lekaio kultur etxean, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteotan bezala, ezinbestekoa izango da hitzordua aldez aurretik hartzea.

Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hartzeko: 943 00 78 85. Urnietako Udalak adierazi du, soilik, sintomak ez dituzten herritarrak bertaratzeko. 

Odol-ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta, hortaz, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende.pilaketak ekiditeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!