Erremontea

Garaipen garrantzitsuak erremontista urnietarrentzat

Aiurri 2021eko apirilaren 27a

Imanol Ansa urnietarra Sagardoaren txapelketan

Ansa eta Goikoetxea urnietarrak maila bikaina erakusten ari dira Sagardoaren Txapelketan. Bi erremontistek bina partida irabazi dituzte eta 8 puntu dituzte. 

Ansa-Labakak eta Goikoetxea-Aizpuruk garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Sagardoaren Txapelketan. Lehen partidan Ansak eta Labakak garaipen garbia eskuratu zuten Urrizaren eta Zalduaren aurka (17-30). Gauzak horrela, Setien sagardotegiak bigarren garaipena lortu eta sailkapenerako 8 puntu batu ditu. 
 
Bigarren norgehiagoka Goikoetxea-Aizpuru eta Etxarri-Barrenetxea bikoteen artekoa izan zen. Gurutzeta sagardotegiak irabazi zuen (27-30). Barrenetxeak eta Etxarrik ez dute garaipenik eskuratu txapelketak. Goikoetxea-Aizpuru bikoteak, berriz, bi garaipen eta 8 puntu lortu dituzte. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!