Ane Otaegi, Maider Iriberri eta Imanol Fernandez igaro dira Bidaiateka lehiaketako azken fasera

Aiurri 2021ko mai. 3a, 12:32

Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarri zuen martxan apirilean, herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Lehiaketa honen bidez, gazteek azken urteotan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko aukera dute, baita sari interesgarriak irabazteko ere.

Lehiaketa Instagram bidez gauzatzen ari da eta 16 urtetik gorako Buruntzaldeko pertsonek izan zuten parte hartzeko aukera apirilaren 19tik 21era. Horretarako, 60 segundoko bideoa igo behar zuten bidaiaren aurkezpena eginez. Aurkeztu ziren pertsona guztietatik apirilaren 23 arte “atsegin dut” gehien lorturiko hirurek lortu dute hurrengo fasera igarotzea.

  • Ane Otaegi Begiristain (@ane_otaegii)
  • Maider Iriberri Mugica (@maider_iri)
  • Imanol Fernandez Diez (@imi_pk)

3 hautatuek 5 minutuko bideoa osatu dute

Azken fasean lehiatzeko hautatuak izan diren pertsonek, bidaiaren informazio zabalagoa emanez gehienez, 5 minutuko iraupena duen bideo bat prestatu dute. Hiru bideo horiek @gazteinfournieta-ko Instagram kontura igoko dira maiatzaren 4an, arratsaldeko 17:00etan; maiatzaren 7ko 12:00ak arte ahalik eta bistaratze eta “atsegin dut” gehien lortzea izango da helburua. Bestalde, bideo irabazlea hautatzeko orduan, epaimahaiaren puntuazioa ere hartuko da kontuan.

Hiru alor horietan puntu gehien batzen dituen bideoa izango da irabazlea eta sariak berriz ondorengoak:

  • 1.postua: 300 euro
  • 2.postua: 200 euro
  • 3.postua: 100 euro
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!