Urnieta Quel Abogados taldeak garaipenarekin amaitu du lehen fasea

Lehen fasea amaituta, bukaerako fasean lehiatzeko lanean hasiko dira. Quel Abogados taldeak beste hiru talderekin lehiatuko da igoerako txartelaren bila.

Igande goizean garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Urnieta Quel Abogados taldeak Egiaren aurka (14-28). Partida orekatuta hasi zen, baina gutxinaka urnietarrak abantaila hartzen hasi ziren. Hala ere, urnietarrak defentsa lanetan akats ugari egin zituzten, beraz, donostiarrek markagailua berdintzea lortu zuten. Modu batera edo bestera, Quel Abogados taldeak defentsa sendotu eta aurkariaren gainetik igarotzen hasi ziren. Bigarren zatiaren hasieran, urnietarrek defentsa sendiagoa eta kontra-eraso harrigarria erakutsi zuten, zeinak, sei goleko partziala lortu zuten. Beste talde bat zirudien. Azkenean, 14 goleko aldeagatik irabazi zuten.

Urnieta Artola Harategia mailari eusteko lehian

Gizonezkoen senior taldea bigarren kanporaketa jokatzen ari da Euskadiko Txapelketan jarraitzeko. Ezin izan zuen garaipena eskuratu Arrasateko Mugarri Ingou taldearen aurka (35-27). Bueltako partidan zortzi goleko aldea gainditu beharko dute 11. sailkapena eskuratu eta mailari eusteko. Ez dute batere erraza edukiko, baina lanean jarraitu beharko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!