Emaitza honekin Setien sagardotegia ordezkatzen duten Ansak eta Labakak lidergotza sendotu dute eta hamabi punturekin finalerdietara sailkatu direla esan daiteke. Partidarik galdu ez duen bikote bakarra da; txapelketa benetan biribila jokatzen ari da urnietarra.
Jaialdiko bigarren partidan Urriza eta Zalduak (Bereziartua) aurreko asteko arantza atera eta 14an utzi zituen Goikoetxea eta Aizpuru. Esan beharra dago, atzorarte, Gurutzeta sagardotegia ordezkatzen duen bikoteak ez zuela partida bakar bat ere galdu. Bi bikoteek bina partida irabazi eta bana galdu dituzte lehiaketan zehar.