Urnietako Udalak garapen programak garatzen lagunduko du Kuban, Saharan eta Guatemalan

Aiurri 2021ko mai. 10a, 11:20

Kuba, Guatemala eta Sahara. Hiru egonaldi egiteko aukera bermatu du Urnietako Udalak Euskal Fondoa elkartearekin egindako hitzarmenak. Herrialde horietan garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatzea da helburua.

Ondoko hauek dira Udalak 2021.urtean lagunduko dituen proiektuak eta bakoitzera bideratuko dituen diru
kantitateak:

  • Kuba: Habanako erdigune historikoan historialarien bulegoak adineko pertsonen arretarako duen programa sendotzea. 5.471 euro
  • Sahara: Garraio-azpiegitura laguntzea: Smarako gasolindegia handitzea. 5.471
    euro
  • Guatemala: Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe
    bizitzeko III fasea. 5.471 euro
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!