Seniorrak amildegi ertzean Arrasateren aurkako partida galdu ostean

Aiurri 2021ko mai. 11a, 10:38
Xabat Salaberria Urnieta Artola Harategia taldeko jokalaria

Urnieta Artola Harategiak garaipen argia behar zuen mailari eusteko lehian aurrera jarraitzeko. Joaneko partidan sortutako desabantaila gainditu behar zuten urnietarrek, baina arrasatearrak gehiago izan ziren (24-30). 

Partida zaila zen Urnietarrena, izan ere, irabazteaz gain, joaneko golen desabantaila gainditu behar zuten. Hala ere, gogo biziz irten ziren kantxara. Amaieraraino saiatu ziren arren, arrasatearrek kanporaketa eta partida hobeagoak jokatu zituzten. Gauzak horrela, jaistea edo mailari eustea beste taldeen emaitzaren araberakoa izango da, ez dago euren esku. 

Partida eskasa jokatu zuten urnietarrek. Lehen minututik markagailuan aldea eskuratu zuten aurkariek. Defentsan ez ziren fin aritu eta erasoan akats ugari egin zituzten. Bigarren zatian, berriz, harrotasuna erakutsi eta markagailuko aldea murrizteari ekin zioten. Hala ere, partida orekatzen hasi zen arren, ezin izan zuten aurkaria mendean hartu eta 6 goleko aldearekin amaitu zen hil ala biziko partida.

Garaipenak jubeniletan

Jubenilen gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten asteburuan. Gizonezkoak liderrak dira Hondarribi-Bidasoa taldearen aurka irabazi ostean (32-28). Emakumezkoen taldea ere liderra da hirugarren garaipena jarraian lortuta Tolosaren aurka (23-25)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!