Erremontea

Ansak eta Labakak final erdietarako txartela lortu dute Sagardoaren Txapelketan

Aiurri 2021ko mai. 12a, 09:48

Imanol Ansa Urnietarra txapelketa ikusgarria jokatzen ari da Labakarekin batera. Nagusitasun osoz irabazten ari da eta jada final erdietarako txartela eskuratu du matematikoki asteleheneko partida irabazi ostean (30-23).

Ansak eta Labakak lau partida irabazi dituzte eta 16 punturekin sailkatu dira final erdietarako. Esan bezala, txapelketa biribila jokatzen ari dira. Tartean, sailkatzeko aukera askorekin daude Urriza eta Zaldua (12 puntu) Segurola eta Larrañaga hamar punturekin hiru partidetan, eta Goikoetxea eta Zalduak bederatzi punturekin. Goikoetxea urnietarrak lan handia egin beharko du hurrengo partidan final erdietara igarotzeko. Astelehenean ezin izan zute garaipena eskuratu (27-30).

Bestalde, Juanenea-Zubiri eta Etxarri-Barrenetxea bikoteek ia ezinezkoa dute final erdietara igarotzea; izan ere, 4 eta 5 puntu soilik lortu dituzte hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!