Trikitixa-emanaldia, Lurdes Iriondo musika-eskolako ikasleen eskutik

Aiurri 2021ko mai. 13a, 10:25

Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolako trikitilariak entzuteko aukera izango da Sarobeko oholtza gainean maiatzaren 21ean, arratseko 17:30ean. 

Trikitilari txikiek eta helduek elkarrekin joko dute. Kaleko emanaldia barrura ekarriko da, eta fandangoa, arin-arina eta pop doinuak entzungo dira.

  • Eguna: maiatzak 21
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: doan


Gonbidapenak Saroben
Gonbidapenak eskuragai daude Sarobeko bulegoan eta kontzertua hasi baino ordu erdi
lehenago txarteldegian lortzeko aukera izango da eserlekuak bete arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!