Iaz koronabirusak galerazi bazuen ere, prozedura ezaguna da urnietarrentzat. Egun hauetan abian jarritakoa aurreko urteetan egindakoa sakontzea baita. Udalak herritarren proposamenak jaso nahi ditu, aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko. Eta, berrikuntza modura, zein parke estali behar den erabakitzeko herritarrengana jo du.
Asteburu honetan informazio karpa ibiltaria ipiniko dute. Ostiralean, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:30era, Etxeberri plazan.
Eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara, Guria tabernaren inguruan.
Larunbatean, berriz, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:30era San Juan plazan.
Proposamen zehatzak landu dituenarentzat, udalerrian zehar jarritako buzoietan aurkez ditzake. Eta baita internet bidez ere, webgunean edota Urnieta APP aplikazioan sartuta.