San Isidro eguna, Gazte-Festa herrikoiak eta San Joan sua tradizio handiko jaiak dira Urnietan, eta herritarren eta elkarteen parte-hartze handia izan ohi dute. Baina gaur egungo pandemiak eta horri lotutako kutsatzeek eraman dute Urnietako Udala aurtengo jaiak bertan behera gelditzeko erabakia hartzera, "herritarrek urte luze honetan egindako sakrifizioa eta birusaren aurka egindao lana arriskuan ez jartzeko".
Hala, ulermena eskatu die herritarrei, baita "azken ahalegina egitea eta erantzukizunez eta zuhurtziaz" jokatzen jarraitzea ere. Era berean, eskerrak eman dizkie Udalak urnietar guztiei pandemiari aurre egiteko erakutsitako konpromisoagatik.