Oro har partida kaskarra jokatu zuten urnietarrek. Baloi ugari galdu zituzten eta erasoan ez ziren fin aritu, aurkarien onurarako. Eibartarrak sutsu hasi ziren jokatzen lehen minututik, nahiz eta urnietarrek aurkarien erasoari eutsi zioten. 15. minututik aurrera, Eibarreko jokalariak erasoan asmatzen hasi ziren, eta zazpi goleko partziala eskuratu zuten. Memento horretatik aurrera eibartarren esku geratu zen partida urnietarrek lan handia egin zuten arren.
Jubenilak berriro ere garaile
Gizonezkoen jubenil taldeak bigarren garaipena eskuratu zuen Gipuzkoako txapelketako azken fasean Arrasateri irabazita (35-26). Liderrak dira jardunaldi baten faltan, baina datorren partida irabazi beharko dute lehenengo postuan geratzeko.
Emakumezkoen jubenil taldea maila ona erakusten ari da eta jardunaldi honetan Hernaniren aurkako derbian garaipen garrantzitsua eskuratu du (19-27). Urnietarrak gehiago izan ziren partida osoan eta ez zien aukerarik eman aurkariei. Bigarren faseko laugarren garaipenarekin, zazpigarren postua eskuratu dute Gipuzkoako txapelketan.