Plana gauzatzeko Elhuyar du bidelagun Urnietako Udalak, baina ezinbestekoa izan du herria osatzen duten kideen zein elkarteen hitzak jasotzea. Lehenik, saio bat egin zuen, hain zuzen ere, ordezkari politikoei prozesuaren berri emateko eta haien ekarpenak jasotzeko. Bigarrenik, udaleko hainbat sailetako teknikariekin hitzartu zen, galdetegi bat eta elkarrizketa bat egiteko.
Horren ostean, parekidetasunaren aferan zeresana duten zenbait kolektiborekin edota pertsona-talderekin bildu zen, beren ikuspegia jasotzeko.
Hala, prozesuaren aldi hau borobiltze aldera, gaian interesa duen herritar orori zein herriko elkarte guztiei zuzendutako saio bat antolatuko du udalak, herriko errealitatearen askotariko ikuspegiak aztertzeko eta lehentasunezko erronkak identifikatzeko.
Saioa ekainaren 2an izango, Lekaio kultur etxean, arratseko 18:00etan. Hartu beharreko segurtasun neurriak bermatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik asistentzia konfirmatzea, erregistro-orri bat betez. Bi aukera daude horretarako:
- Udalaren webgunean edo APP-an online.
- Bertan herritarren arretarako zerbitzuan.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da, eta Covid 19-a dela eta, espazioaren edukiera 40 pertsonetara mugatuko da.