Gizonezkoen jubenil taldeak maila handia erakutsi zuen lehen minututik. Atsedenaldia iritsi baino lehen lau goleko aldeagatik irabazten jarri ziren, 11-15. Hala ere, eibartarrek segituan eman zioten bira markagailuari; erasoan asmatzen hasi ziren eta defentsa sendoa erakutsi zuten. Gauzak horrela, bi taldeen arteko aldea murrizten joan zen eta, azkenean, Eibar taldeak aurre hartu zuen. Urnietarrek amaierara arte borrokatu zuten arren, azken txanpan ezin izan zuten garaipen preziatua eskuratu.
Denboraldi amaiera garaipenarekin
Jubenilek garaipenarekin amaitu dute denboraldia, Ingou Arrasate taldea mendean hartu ostean (21-9). Urnietarrak gehiago izan ziren jokoan eta hala erakutsi zuten markagailuan. Esanak esan, bigarren fasean partida guztiak irabazi dituzte eta Gipuzkoako txapelketan zazpigarren postua eskuratu dute.
Lehen garaipena igoera fasean
Urnieta Quel Abogados taldeak igoera faseko lehen garaipena eskuratu zuen Ereintza Beissier taldearen aurka (16-19). Igoera lortzeko lehian Zumaiako Pulpo taldearen aurka irabazi beharko dute aukerarik nahi izanez gero.