Erremontea

Imanol Ansak Ander Goikoetxea herrikidearen aurka jokatu du Sagardoaren Txapelketako finalaurrea

Aiurri 2021ko mai. 26a, 11:14

Ansa-Labaka, Goikoetxea-Aizpuru, Segurola-Larrañaga eta Urriza-Zaldua bikoteek jokatu dituzte finalaurrekoak. 

Ansa II-Labaka bikoteak azken jardunaldian ere irabazi egin zuen Goikoetxea-Aizpururen aurka (30-22). Beraz partidu bera jokatuko da finalaurrean. Beste finalaurreari dagokionez, Segurola eta Larrañaga hirugarren postuan sailkatu dira eta Urriza eta Zaldua izango dituzte aurkari. Bestalde, Juanenea-Zubiri eta Urrutia-Barrenetxea bikoteak kanporatuak izan dira.
 
Ezusteko txapelketa izaten ari da Sagardoarena, izan ere, Barrenetxea erremontista trebatua kanporatua izan da, edota Ansa eta Labaka partidaz partida lehiaketa bikaina jokatzen ari dira. Gainera, Ansak eta Goikoetxeak elkarren aurka jokatuko dute, herrikideak eta lagunak izanik. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!