“Adi, grabatzen, ekin!” familia ikuskizuna Saroben

Aiurri 2021ko mai. 26a, 12:12

“Adi, grabatzen, ekin!” familia ikuskizuna ikusteko aukera izango da maiatzaren 30ean Sarobe arte eszenikoen gunean, arratseko 18:00tan. Euskaraz izanen da, 3 euroan. 

Sarrerei dagokionez, Sarobeko lehiatilan eskura litezke, baita online ere. Lotura zuzenak daude Udalaren
APPtik eta webgunetik.

Sinopsia: Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa. Hau dena , beti bezala, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!