Irekita dago jada musika eskolaren matrikulazio-epea

Aiurri 2021ko mai. 28a, 11:03

Atzo ireki zen Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta, aldiz, ekainaren 4an amaituko da. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.

Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskeran adierazitako kontuan kargatuko dira.

Familia ugariek, familia ugariaren tituluaren kopia erantsi beharko dute. Era berean, tarifa-murrizketa eskatzen duten ikasle guztiek dagozkien ziurtagiriekin egiaztatu beharko dute.

Eskaintza zabala

  • Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta
    mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
  • Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
  • Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
  • Instrumentu taldeak: instrumentua urte batez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango du.

Funtzionamendua eta zerbitzuak

  • Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
  • Kontzertuak: otsailean eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain, musika-jarduera desberdinak egingo dira.
  • Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
  • Ikasketa-gelak: ikasleek ikasteko gelak izan ditzakete.

Informazioa guztia eta izena emateko orria Udalaren webgunean eta APP-an eskura daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!