Askotariko hitzorduak udan, Gaztelekuaren eskutik

Aiurri 2021ko eka. 7a, 13:01

Urnietako Gaztelekuak ekintza mordoa antolatu ditu nerabeentzat udako oporrei begira. Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 21 arte iraungo dute ekitzek, eta 11-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira.

Egungo osasun egoera aintzat hartuta garatuko dira ekintzak, Eusko Jaurlaritzak finkaturiko neurriei jarraiki, eta hala, jarduera guztiak aire librean gauzatuko dira. Horrez gain, adin tarte desberdinak zehaztu dira eta bakoitzari ekintza jakin batzuk eskainiko zaizkio.

  • 2009an jaiotakoek: ur-jolasak, eskulanak, sukaldaritza-tailerra, igerilekua, Santa Clara irlara  irteera, Irungo skate parkea, Leitzaranera bizikleta-txangoa, San Pedro-Uliara ibilbidea eta abar.
  • 2008-2007 urteetan jaiotakoak: ur-jolasak, piragua, Surf-a, igerilekua, Santa Clara irlara irteera eta pump track-a, besteak beste.
  • 2006-2005 urteetan jaiotakoa: scape room batera joango dira eta surf-a eta piragua praktikatuko dituzte.

Izen-ematea: ekainak 9-17 bitartean
Eskaintza zabalaz gozatzeko izena eman beharko da Gaztelekuan:

  • Astelehen-astearte: 17:00-19:30
  • Asteazken-ostegun: 17:00-20:00
  • Ostirala 17:00-21:00.

Horretarako epea ekainaren 9an irekiko da eta 17an, ostera, itxi. Edozein zalantza izanez gero, bestalde, Gaztelekuko hezitzaileei aurrez aurre galdetzeko edo telefonoz deitzeko aukera dago: 608928311 - 683610205

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!