Gabirondoren eta Zalduaren arteko desafioa Leitzan, ekainaren 26an

Herri kiroletan albistea dago. Martin Borda baserriko belazeetan hitzordua adostu dute bi kirolariek, eta ikuslegoak desafioaz gozatzeko aukera izango du.

Berez Azpeitiko Añotako zelaietan egitekoa zen dema, baina jendea biltzeko mugen aurrean apustua Leitzan jokatuko da. Hitzordua ekainaren 26am izango da, 17:30ean hasita. Bi kirolariek adostutakoaren arabera, lanaldia bi ordukoa izango da: 20 kana erdiko aurrena, eta bi orduraino geratzen zaien denbora segan. Kilo gehien biltzen duenak irabaziko du desafioa. Sei mila euro jarri ditu bakoitzak. Xehetasun gehiago Aiurri, datozen egunetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!