Istripu ikusgarria Urnietan

Aiurri 2021ko eka. 16a, 11:05

Bart gaueko irudiak bolo-bolo dabiltza sareetan, eta horietan ikusten denez ibilgailu batek pareta bota eta etxe baten belardian amaitu zuen. Gaur goizean hortxe zegoen ibilgailua. 

Errekalde eta Belandi kaleen artean pareta jo zuen ibilgailuak. Bertsio eta zurrumurru ezberdinak zabaldu dira, eta oraingoz argi dagoen bakarra da abiadura handian zebilela eta baita istripua gertatu zen unean bi gazte zeudela barruan. Ertzaintzak segika izan zituen lehendik, eta jazarpena paretaren aurka jotzean amaitu zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!