Ekainaren 15a egun gogoangarria da urnietarrentzat, hain justu, egun horretan hil zen Juankar Alberdi. Urtero legez, atzo, omenaldia egin zioten arratsaldeko 19:30ean, herriko San Juan plazan. Agurra eta lore-eskaintzaren ondoren, bertsotan omendu zuten herrikidea. Senitartekoei babesa adierazi zieten amaieran.
Bestalde, ekainaren 19an, larunbata, Urnietako lau tontorrak eginen dira (Adarra, Onddi, Buruntza, Santa Barbara). Ondoren, bazkaria antolatu dute sagardotegian. Guztia Alberdi gogoan.