Juaneneak eta Barrenetxeak San Fermin Torneon aurrerapauso garrantzitsua eman dute, Ansa II eta Larrañagari irabazi ostean (30-26). Garaileek lau puntu eskuratu dituzte eta galtzaileek bi. Gogoratu beharra dago hiru bikote ari direla titulua lortzeko lehian, eta ligaxkako lehena finalera sartuko dela. Bigarren eta hirugarren bikoteek finalerdia jokatuko dute. Esanak esan, partida orekatua izan zen lehen tantotik, baina Juanenearen pilota erakustaldiak partida isteko balio izan zuen.
Bigarren ligaxka norgehiagoka Murgiondo eta Loitegiren debutarekin hasi zen. Hirugarren partidan estreinatu ziren profesional mailan. Murgiondok debuta gogoangarria eduki zuen Loitegi eta Zubiri gaindituta (30-24), Goikoetxea lagun zuela. Hurrengo partidak uztailaren 1ean jokatuko dira.