Udako ordutegiari ekin dio Gazte Informazio Puntuak

Aiurri 2021ko eka. 22a, 11:04

Atzotik hasita irailaren 3ra bitarte udako ordutegia izanen du Urnietako Gazte Informazio Puntuak: astelehenetik ostiralera  10:30-13:00 bitarte. Hala, abuztuan itxita egongo da.

Gazte Informazio Puntua herriko gazteentzako informazio eta aholkularitza bulegoa da ondorengo gaietan: lana, ikasketak eta sexualitatea, besteak beste. Halaber, txartelen tramitazioa (ikasle, gazte, aterpekide...) gauzatzen laguntzen da bertan, eta bidaia giden mailegua ere eskaintzen du.

Jolasen mailegu-zerbitzua
Urnietako herritarrei askotariko jolasak ezagutzeko aukera eskaintzeko helburuarekin jolasen mailegu zerbitzua jarri zuen martxan Udalak Gaztelekuaren eta Gazte Informazio Puntuaren eskutik martxoan Horrela, beraien etxeetara, 7 egunez, katalogoko jolas desberdinak eraman eta horiek frogatzeko aukera eskaintzen da. Aukeran dagoen katalogoa ezaugarri desberdinetako 60 jolas inguruk osatzen zuten hasieran: banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak. Orain, jolas berriak iritsi dira eta eskaintza zabaldu da. Zerbitzu honen erabilera ordutegia ere aldatu egin da udarari begira eta astearte, asteazken eta ostegunetan eskainiko da 10:30-13:00 bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!