Honako hau da bilatzen duena
Eskaintzaren deskribapena
Merkataritza dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko den pertsona.
Lanpostuaren lekua:
Urnieta.
Bete beharreko eginkizunak:
- Elkartearen kudeaketa eta plangintza ekonomikoa.
- Elkartea onuradun duten diru-laguntzak izapidetzea.
- Udalarekin hitzarmenak negoziatu eta izapidetzea.
- Kanpainak planifikatzea eta kudeatzea.
- Lankidetza-hitzarmenak kudeatzea.
- Webgunearen eta sare sozialen komunikazioa eta kudeaketa.
- Prestakuntzak antolatzea.
- Bazkide berriak erakartzea.
- Izapide burokratikoak.
- Elkartekideari telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta ematea.
- Udalarekin lankidetzan aritzea hainbat ekimen abian jartzeko: kanpainak, prestakuntzak, bestelako proiektuak...
- Kanpainetako materiala banatzea.
Baldintzak:
Enpresen kudeaketan, administrazio publikoarekiko harremanetan eta diru-laguntzen kudeaketan esperientzia duen pertsona. Pertsona dinamikoa eta gizartekoia, lidergo-gaitasuna duena. Ezinbestekoa da Euskaraz jakitea.
Kontratu mota:
6 hilabete, jarraitzeko aukerarekin. Lanaldi erdia (20 ordu astean)
Lanean hasteko data:
Berehalakoa.
Hala, honako helbide honetara bidali behar da CV-a: urnietaonbizi@gmail.com