Urnietako Udalak bat egiten du LGTBI kolektiboaren Nazioarteko Egunarekin

Aiurri 2021ko eka. 28a, 10:39

Ostadarraren kolorea da nagusi Urnietako Udaletxeko balkoian gaur, izan ere, ekainak 28 LGTBI kolektiboaren Nazioarteko Eguna da. Horren helburuak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira. 

Urnietako Udalak bat egiten du egunarekin eta aldarrikapenarekin, eta hori islatzeko ostadarraren kolorea duten aterkiak ipini ditu eraikineko balkoietan.

Berdindu zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak informazio eta arreta zerbitzu publikoa eskaintzen du genero edota identitate aniztasunarekin erlazioa duten gaietarako. Berdindu, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei (LGTBI) eta haien ingurukoei zuzendutako zerbitzua da, eta honako hau eskaintzen die erabiltzaileei:

  • Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko gaietan.
  • Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
  • Sozializazio sareetarako sarbidearen orientzaioa.
  • Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
  • LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
  • Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.
  • Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza.
  • Familientzako laguntza taldeak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!