Hala, gaur goizean eduki dute eskualdeko herritarrek ibilgailua bisitatzeko aukera, baita hurrengo hilabetea hastearekin batera autobusek egingo dituzten ibilbideen berri izateko. Urnietan, esaterako, goizeko 10.00-11.15 bitarte egon da informazio-puntua Idiazabal kalean.
Orotara, 30 autobus berrik hasiko dute eskaintza berria: hibridoak dira guztiak, alegia, aukera elektrikoan mugituko dira herriguneetan barrena. Herritik kanpo, ostera, motorra erabiliko dute.
Zenbait berrkuntzarekin dator eskaintza, besteak beste, ospitalera igotzeko aukera izanen da igandeetan.
Informazio gehiago aste honetako astekarian.