Ireki da euskararen, hezkuntzaren eta ur-inguruneari buruzko bidaien diru-laguntzak eskatzeko epea

Aiurri 2021ko uzt. 5a, 10:10

Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 18an egindako ohiko bilkuran aurten Urnietako udalerrian kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen. Oinarri horiek apirilean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ordutik eskaerak egiteko epe batzuk zabalik daude.

Dirulaguntzak hainbat jardueretarako eska daitezke eta uztailaren 1ean ondorengo 3 eranskinen eskaerak egiteko epeak irekiko dira.

Euskarako ikastaroetako matrikula

  • Eskatzailea: matrikula epe barruan ordaintzea, Urnietan erroldatuta egotea, ikastatoaren %80ko asistentzia gutxienez, ikastaroaren aprobetxamendu ona izatea.
  • Epea: 2021ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea, Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte- Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Gradua lortzeko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduko ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahalko dute.
  • Epea: ikasturteko lehenbiziko lauhilekoan soilik matrikulatuta egon direnek dirulaguntzaren eskaera 2021eko apirilaren 23 arte aurkeztu ahal izango dute, eta gainontzeko guztiek berriz, eskaera 2021eko uztailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute.

Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol instalakuntzetan bazkide izatea, Urnietan eskaintzen ez den ur inguruneko ikastaroetan ikasle izatea.
  • Epea: 2021eko uztailaren 1etik 30era.

Hiru eranskin horietako dirulaguntzez gain, beste alor batzuetakoak eskatzeko epeak ere zabalik daude. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!