Urnietako Eskubaloi Taldean izena emateko epea zabalik

Aiurri 2021ko uzt. 5a, 10:36

2021-22 denboraldirako izen-emate epea zabaldu du Urnietako Kirol Elkarteak. Epea uztailaren 5etik 9ra izango da.

Izena emateko ezinbestekoa izango da bereiztea fitxarik gabeko jokalaria den ala aurretiaz taldean jokatu duten.

  • Fitxa edo izena emanda duten jokalariak:
  • Telefonoz deituta 943 009 615 zenbakira. 18:00etatik 20:00etara, hilaren 5etik (astelehena) hilaren 9ra (ostirala).

  • Presentzialki, 18:00etatik 20:00etara, hilaren 5etik 9ra (astelehena) UKEren bulegoetan (Errekalde, 1).

 2015 urtea baino lehen jaiotakoek parte har dezakete eskolan edo emakumezkoen eta gizonezkoen talde federatuetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!