Jolasen mailegu-zerbitzua Urnietako Gazte Informazio Puntuan

Aiurri 2021ko uzt. 13a, 13:10

Urnietako herritarrei hamaika jolas ezagutzeko aukera eskaintzeko helburuarekin, jolasen mailegu-zerbitzua jarri zuen martxan Urnietako Udalak Gaztelekuaren eta Gazte Informazio Puntuaren eskutik.

Horrela, 7 egunez, katalogoko jolasak eraman eta horietan aritzeko aukera luzatzen da. Askotariko ezaugarritako 60 jolas inguruk osatzen zuten katalogoa hasieran: banakakoak, taldekakoak, euskarazkoak, kooperatiboak. Ekainean, ordea, jolas berriak iritsi ziren eta eskaintza zabaldu egin da.

Zerbitzu honen erabilera ordutegia aldatu egin da udarari begira eta astearte, asteazken eta ostegunetan eskaintzen da 10:30-13:00 bitartean.

Gazte Informazio Puntua abuztuan itxita egongo dela kontuan hartuta, uztaileko azken astean (uztailak 26ko astea) jolasak hartzen dituzten pertsonek irailera arte erabiltzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!