Besabi jatetxea, Repsol gidaren "Soletes" zerrendan

Aiurri 2021ko uzt. 14a, 12:57

Repsol gidak beste kalifikazio bat sortu du: lokal zein espazio interesgarrien gainekoa, hain justu ere. Hala, erreferentzia-puntu bihurtzen diren lekuak bereizi nahi izan ditu, alegia, bi aldiz itzultzeko moduko tokiak direnak, hurbiltasunagatik, proposamen atseginagatik edo baita giro onagatik ere. 

 

Gastronomiako aditu talde batek, 1.000 soleteko lehen aukeraketa egin du. Hala, Estatuko 50 probintzietan soleteak identifikatu dituzte, zonaldea eta bertan ugariak diren lokal motak ezagutzen dituenaren bermearekin. Repsol gidak ohiko zirkuituetatik kanpo dauden soleteak nabarmendu ditu, eta tokiko ikusleen sekreturik gordeena diren lekuetan jarri du arreta. Hain zuzen, gidan agertzen den leku berezietako bat da Urnietako Besabi jatetxea. Soleteak hainbat kategoriatan banatzen dira: "Jatetxeak eta eguneko menua", "Tabernak, taskak eta barrak", "Kafetegiak, gozotegiak eta izozki-denda", "Ardotegiak, upategiak edo sagardotegiak", "Fast good", "Txiringitoak eta terrazak". Besabi lehen kategoriaren barruan kokatzen da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!