Mikel Campos korrikalariak Espainiako Sub-16 lehiaketan parte hartu zuen asteburuan

Aiurri 2021ko uzt. 21a, 09:58

Mikel Campos Sub-16 mailan lehiatu zen iragan asteburun, Unai Roldan entrenatzaile zuela. Emaitza bikainak lortu ditu gazte urnietarrak, pista estaliko denboraldiari jarraipena emanez, eta maila nazionalean denboraldi interesgarria eginez.

Larunbatean, 100 eta 300 metroko probetako semifinalekin hasiera eman zion Mikelek Sub-16 lehiaketari; bi marka pertsonal eta finalerako bi txartel eskuratu zituen. Arratsaldean 100 metroko finalean 6. postua lortu zuen (11.37s), berriro ere bere marka onena hobetuz. Txapelketako unerik hoberena igande goizekoa izan zen, 300 metroko finalean helmugako marra hirugarren zeharkatu zuenean (35.73s) eta brontzezko domina lortu zuen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!