Odol emaileen txanda eta esker oneko ekitaldia, ostegunean

Aiurri 2021ko uzt. 27a, 13:27

Urnietako odol emaileei deia egin zaie, ostegun honetan, uztailaren 29an, odola ematera hurbil daitezen Lekaio kultur etxera, 16:30etik aurrera. 

Azken hilabeteotan bezala, ezinbestekoa izango da hitzordua aldez aurretik hartzea, 943 00 78 85 telefonora deituta, goizetik. Arratsalde berean, 25 eta 50 aldiz odola ematera iritsi diren Urnietako lau odol emaileei esker ona adieraziko zaie, ekitaldi xume baten bidez, 18:00tatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!