Urnietako lau odol emaileei eskertza egin zaie

Aiurri 2021ko uzt. 29a, 18:38

25 eta 50 aldiz odola ematera iritsi diren Urnietako lau odol emaileei esker ona adierazi zaie. Ekitaldi xumea izan da, baina, Jorge Segurado Urnietako alkateak, Luke Goñi Gizarte zerbitzutako zinegotziak eta Izaskun Miner Odol emaileen ordezkariak izugarri eskertu dute urte hauetan euren laguntza eta prestutasuna. 

Omendutako lau odol emaileak hurrengoak izan dira: 

  • Maria Dolores Arregui Arizaga, 25 aldiz eman du odola.
  • Agustin Ramos Serrano, 25 aldiz eman du odola.
  • Laura Vicente Lozano, 25 aldiz eman du odola.
  • Joseba Albisu Goienola, 50 aldiz eman du odola.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!