Bi urnietar Burgosko Itzulian

Aiurri 2021ko abu. 8a, 10:10

Mikel Alonso eta Mikel Iturria urnietarrak Euskaltel Euskadi taldeko zazpikoan izan dira, bost eguneko itzuli gogorrean. Aski ezaguna da lasterketa nazioarteko tropelean, Espainiako Vueltaren atariko modukoa. Aurtengoan, bereziki. Burgos hiriburutik irtengo baita Espainiako Vuelta, datorren abuztuaren 14an. Iturriaren parte hartzea ia ziurra da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!