"Entre copas" obraren aurrestrenaldia egingo da Saroben

Aiurri 2021ko abu. 27a, 09:42

Ikasturtea ekitearekin batera hasi du Sarobek bere kultur-eskaintza. Hala, "Entre copas" obraren aurrestrenaldia izanen da aurki, hain zuzen, irailaren 7an, iluntzeko 19:00tan. 

Juanjo Artero, Patxi Freytez, Ana Villa eta Miriam Cabeza aktoreek taularatuko dute obra, gaztelaniaz. Sarrerak 5 euroan izanen dira eskuragarri. Nolanahi ere, 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abuztuaren 29 arte arte izena ematen duten
urnietarren artean.

Sinopsia

Mikel, dibortziatua eta idazle frustratua, eta Ander, ezkontzeko zorian dagoen aktorea, azken horren ezkongabe-agurrean bat datoz. Segurtasunik eza arrastaka eramaten dute kopaz kopa, erdipurdikotasunetik ihes egin eta bizirik sentitzeko zerbait aurkitu nahian. Gau horretan, Amaia eta Terra ezagutuko dituzte, emakume independente, ekintzaile eta aldartetsuak eta gizonen bizitzak desorekatuko dituzte. 


Fitxa artistikoa eta teknikoa

  • Egilea: Rex Pickett
  • Egokitzapena: Garbi Losada y José Antonio Vitoria
  • Zuzendaritza: Garbi Losada
  • Produkzioa: Ados Teatroa y Pentación Espectáculos
  • Aktoreak: Juanjo Artero, Patxi Freytez, Ana Villa, Miriam Cabeza
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!