Martxan da Urnietako helduen bertso eskola

Aiurri 2021ko ira. 1a, 12:08

Ikasturtea hastearekin batera ekingo dio Urnietako helduen bertso eskolak urteroko martxari. Hala, hilaren 9an izango dute lehen hitzordua, arratsaldeko 18:30ean, Saroben Arte Eszenikoen Gunean. 

Errima eta doinu
Zalea bazara
Gozatzeko aukera
Urnietan bada
Ostegunez Saroben
Elkartzen baikara
Sei t´erdietan hasi
Eta zortzietara
Zatoz, anima zaitez
Bertso eskolara!

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, honatx telefono zenbakia: 669 06 83 88

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!