Trenbideko zubian dauden espaloiak zabaldu dira

Aiurri 2021ko ira. 1a, 13:15

Trenbideko zubian dauden espaloiak 2 metroraino zabaldu dira. Horrela,  eremu horretako irisgarritasuna hobetuko da, baita oinezkoen igarotzea erraztu ere. Horretarako, autoentzat zeuden bi erailetako bat kendu da, nahiz eta ibilgailuek bi norabideetan zirkulatzeko aukera izanen duten; ez, ordea, aldi berean. 

Herritarrek aurreko urteetako parte-hartze prozesuetan aurkezturiko proposamenetariko bat da hobekuntza. Orain egindako esku-hartzearekin zubiko espaloia zabaldu arren, aurrera begira, bidea are zabalagoa egitea aurreikusi du Udalak, oinezkoen irisgarritasuna sustatzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!