Martxan da Gazte informazio Puntua

Aiurri 2021eko irailaren 3a

Gazte Informazio Puntua martxan da berriro udako etenaldiaren ostean eta irailaren 6an berreskuratuko du ohiko ordutegia.

Bertan informazioa eta aholkularitza dituzte eskura herriko gazteek hainbat gairi buruz: lana eta ikasketak, besteak beste. Halaber, interesa dutenek jolasen mailegu zerbitzua balia dezakete. Azken zerbitzu hori irailaren 14tik aurrera egongo da herritaren eskura berriro.

  • Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00
  • Ostiraletan: 11:00-14:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!