Udal Kiroldegian emango diren ikastaroak hilabete honetan bertan hasiko dira eta Sarobekoak, aldiz, urrian. Interesa izanez gero, beharren arabera hobekien egokitzen dena hautatzeko aukera izanen dute urnietarrek. Covid 19-a dela eta ikastaro guztiak indarrean dagoen protokoloa eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatuko dira.
Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Halaber, hobariak emango dira: Urnietan erroldaturiko familia ugarientzat, 18 urtetik azpikoentzat, 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta gazte txartela dutenentzat.
Sarobeko ikastaroak
- Yoga (helduentzat)
- Pilates (helduentzat)
- Gazte funky (haur eta gazteentzat)
Matrikulazioa irailaren 8tik 17ra izanen da (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai irailaren 22tik aurrera).
Kirol instalakuntzako ikastaroak
- Spinning
- Tonifikazioa
- 3. adina
- Zumba
- Fitness aholkularitza
Irailaren 6tik 17ra bitarte izango dute herritarrek ikastaroan izena emateko aukera
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, Urnietako Udalaren webgunean