Batzordea sortzeko euskararen aldeko konpromezua duen jendea topatu nahi da. Interesa duten pertsonei proiektua ezagutzera emateko bilera ireki bat antolatu da. Hitzordua irailaren 16an, 19:00etan izango da Lekaio kultur etxean.
Euskararen aholku batzordearen barruan elkarrekin lan egingo duten hiru mahai desberdin eratuko dira: mahai orokorra, gazteen mahaia eta hezkuntza mahaia. Hiru mahai horietakoren batean parte hartu nahi duten eta euskararen alde lan egin nahi duten herritarrei bilerara joateko gonbita luzatzen zaie.