Zenbait hitzordu antolatu ditu Gaztelekuak, irailari begira

Aiurri 2021ko ira. 9a, 10:59

Udako oporretatik bueltan, askotariko ekintzak antolatu ditu Urnietako Gaztelekuak irailean. 

  • Irailaren 9an irteera 2009-2008an jaiotako nerabeekin. Stand up paddle (Donostian).
  • Irailaren 10ean irteera 2006-2007an jaiotakoekin. Laser tag (Ulian).

Irteera horietakoren batean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 8an,16:30etatik 19:30etara Gaztelekuan. Informazio gehiago @gaztelekua_urnieta edo hezitzaileen telefonoetan: 608928311 eta 683619205.

Ate irekiak irailaren 13an eta 14ean

Gaztelekuak lagunekin egoteko, beste kuadrillak ezagutzeko eta zenbait plan egiteko aukera ematen du. Instalazioak eta bertako dinamika ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira irailaren 13an eta 14ean, LH6-ko nerabeekin.

  • Irailak 13: 17:00-18:15 EGAPEkoak eta 18:30-19:30 MAGALEkoak.
  • Irailak 14:  17:00-18:15 MAGALEkoak eta 18:30-19:30 EGAPEkoak.

Ate irekien jardunaldietan parte hartzeko nahikoa izango da egunean bertan azaltzearekin.

Bestalde, Gaztelekuaren ohiko irekiera irailaren 15ean izango da. Hauek dira ikasturte honetan eskainiko dituen ordutegiak:

  • Astelehena eta asteartea: 17:00-18:00 (LH6) eta 18:00-19:30 (DBH)
  • Asteazkena eta osteguna: 17:00-18:00 (LH6) eta 18:00-20:00 (DBH)
  • Ostiralak: 17:00-19:00 (DBH1, DBH2) eta 19:00-21:00 (DBH3 eta DBH4)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!