Ikastaroetan parte hartzea erabakitzen dutenek urriaren 15ean hasiko dituzte klaseak eta maiatzaren 16ra arte jardungo dute hautaturiko espezialitatean. Covid 19-a dela eta, ikastaro guztiak indarrean dagoen protokoloa eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatuz gauzatuko dira. Besteak beste, marrazkigintzan, joskintzan zein eskulanetan trebatze nikasteko aukera izango dute urnietarrek .
Urnietan erroldatutakoek prezio murriztua izango dute ondorengo kasuetan:
- 21 urtetik azpikoak
- 65 urtetik gorakoak
- Ikasle edo gazte txartela dutenak
- Langabezian daudenak
- Pentsiodunak
Bestalde, %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek.
Ikastaroen nondik norakoak sakonki ezagutzeko, jo Urnietako Udalaren webgunera.