"Herrian bizi garen guztiok osatzen dugu Urnieta, bai Urnietan jaiotakoek, bai inguruko herrietatik edo Estatuko beste leku batzuetatik etorritakoek, eta bai munduko hainbat tokitatik iritsitakoek", azaldu du Urnietako Udalak. Hala, aniztasuna garapen eta berrikuntza iturri gisa ulertuta, Urnieta hobe bat lortzeko asmoz antolatu dute ongi etorria.
Urnietako bizilagun berriei gutuna bidali zaie ekitaldira etortzeko gonbidapenarekin eta gutun horretan zehazten da zein modutan baieztatu behar duten haien presentzia. Udalak ekitaldian parte hartzera eta elkar ezagutzera animatzen ditu bizilagun berriak.